Kaixo Triniren lagunok:
Irakaskuntzan, Sestaon, mendi taldean… asko gara Triniren hutsunea nabaritzen dugunok; gutariko batzuk pentsatu dugu elkartzea gure sentimenduak partekatzeko eta bera berezkoa zuen alaitasunarekin gogoratzeko.
Proposatu nahi dizuegu deialdi bi Bilbon, datorren maiatzaren 7rako, larunbata. Goizez, Jardunaldi Pedagogikoa. Arratsaldez, bazkaltzeko elkartu eta bera gogoratu norberak nahi duenaren bidez: argazki, kantu eta abar.
Bazkarira joan nahi dugunok, “Colectivo Pedagogico Adarra”ren honako kontu honetan 25 eurotako diru sarrera egingo dugu apirilaren 10a baino lehen: 2095 0017 60 3800877662.
Eskudirutan egin nahi izatekotan gure lokalean egin dezakezue, astelehen, asteazken edota ostiraletan, goizeko 10etatik 12etara. Kopurua gutxi gorabeherakoa da, momentuz. Diru sarrera egiterakoan izen abizenak eman, mesedez.
Bazkaltzera izena eman dugunok zenbat garen jakitean esango dizuegu lekua zein izango den, erretserba ixteko kopuru zehatza behar dugu eta.
Agur bero bat