NORTZUK GARA?

quienesSomosADARRA maisu-maistra talde baten ekimenez sortu zen, 70ko hamarkada bukaerako irakasleen errebindikazioei elkarrekin erantzuteko. Taldeko kide ziren pertsona asko sindikatu-mugimenduetan nabarmendu baziren ere, Adarrak betidanik batu ditu aukera politiko eta sindikal desberdinetako pertsonak eta eskola publikoa hobetzeko proposamenak aztertu, salatu eta prestatzen aritu da.

ADARRA, jaio zenetik hausnarketa kritikoa egiten eta alternatibak bilatzen nabarmendu da eta oraindik badaude sektore batzuk prestakuntza eta salaketa-foro horietan geure ahots propioa izaten jarraitzeko beharra sentitzen dugunok.

Eskola publikoa hobetzeak, eta hezkuntzaren bidez desberdintasunak gainditzeak, genero, kultura eta abarrekoak bereziki, elkartzen gaituzte.

80ko hamarkadan hainbat eta hainbat gizarte-mugimendua finkatu ziren, esparru ugaritan nabaritzen ziren beharrak betetzen lan egiteko. Halaber, Adarrak, hezkuntza-alorrean, funtsezko papera bete zuen eta 1980ko udako jardunaldietara 3.000 pertsona inguru bildu zituen. Udako jardunaldiak hainbat eta hainbat irakasleren topagune eta abiagune izan ziren, eskola, institutuak eta unibertsitatea hobetu eta aldatu nahi zutenak. .Lapiz 2

Geroago, 1990an Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea (LOGSE) kaleratu ondoren, irakasleei babesa emateko taldeen zabalpenaren ondoren, zentroetako prestakuntza eta prestakuntzarako erakundeek egindako deialdien ondoren, deialdietan aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren eta Bizkaiko eta beste lurraldeetako bazkideen artean aldea badagoela egiazta zitekeen.

90ko hamarkadan, hezkuntza-administrazioak egindako prestakuntza-deialdiak (Pedagogi Aholkutegiak, Hezkuntza Zientzien Institutuak, etab.) direla eta, Adarraren papera aldatu egin da eta gai hauetan jarri du arreta: Administrazioak egindako proposamenei buruzko bere ikuspuntu kritikoa plazaratzea (Adartzale aldizkaria LOGSE-aren inguruan, 1995ean PIF-ari buruzko koadernotxoa eta beste adibide batzuk), behar bezala jorratzeke zeuden arlo edo etapei buruz unean uneko deialdiak egitea (1991an «Haur Hezkuntza, erreformarako lehen urratsa ote?) eta Garatu Planaren bidez ikastaroak ematea, irakasleen partez oso harrera ona jaso zutenak.

Azken bost urteotan, Confederación de Movimientos de Renovación Pedagógica (MRP) izenekoaren deialdi eta mahai-inguru berezietan parte hartzen jarraitzeaz gain, bereziki arreta jarri dugu Bilbon ditugun talde egonkorren barne prestakuntzarako konpromisoan. Kanporako argitalpenak eta deialdiak puntualak dira.

Horrek taldeak egindako lan-mota aldatzea ekarri du berekin. Horrela, bada, udako jardunaldiei eta Adarrak Estatu mailako topaketetan parte hartu eta garrantzia izateari inportantzia handia ematetik, barne-prestakuntza eta eztabaidako beste lan batera pasatu gara. Ibilbide hori eta beste pedagogi talde eta elkarte-mugimenduetan ikusitakoa berdinak dira.

shapeimage_6Hala eta guztiz, nahiz eta kanpoko lanean emandako denbora gutxitu, oraindik talde berrien edo beteranoen deiak jasotzen ditugu gure iritzia jakin edota gure laguntza gura dutenak, eta badaude arazo batzuk ez dutenak erantzunik jaso ez hezkuntza-erreformaren ostean ez erakundeek egindako prestakuntza-deialdi bidez.

Berrikuntza pedagogiko hutsa, kontu didaktikoak, gainditu nahi ditugu eta estrategia metodologiko eta antolatzaileetan aldaketak bultzatzea, frogatuta dagoen eraginkorrak diren eta emaitza hobeak, oinarri zientifikoa, egitura antolatzaile tradizionala apurtzen duten eta komunitatearen parte-hartzea bultzatzen dutenak, produzitzen dituzten aldaketak