Haur Hezkuntza

HH

 

 

 

 

 

HELBURUAK:

  1. Hezkuntza jarduerari buruz hausnartzea Haur Hezkuntzan eta oinarri teorikoak aztertzea.
  2. Elkarbizitza eta ikasketa prozesuak hobetzeko 0-6 etapan metodologia egokiak identifikatzea. Haur eskola inklusiboa lortzeko jarduerak eta arrakasta-esperientziak ezagutzea.

METODOLOGIA

Adostutako testuak abiapuntutzat hartuta, bi edo hiru Solasaldi Dialogiko egiten ditugu ikasturtean. Parte hartzaileok testua irakurtzen dugu eta taldean aipatzeko paragrafoak aukeratzen ditugu.

IBILBIDEA

Taldea sortu zen “Haur Hezkuntza inklusiboa” jardunaldien ondorioz. Jardunaldiak Bilbon egin genituen 2012-2013 ikasturtean. Gaur egun talde zabala da eta partaidetza anitza daukagu: irakasleak, boluntarioak eta ume txikien hezkuntzan interesa duten gainontzeko kideak.

Hurrengo testu hauetaz egin ditugu solasaldiak:

  • “Día a día… el oficio de crecer” Vicenç Arnaiz (Graó argitaletxea).
  • Honako liburuaren atalak: “Guía para entender a tu hijo del Centro Yale de estudios infantiles” (Alianza).

 

  • atala. Cómo descubre el niño el lenguaje.
  • atala. Compartir los libros con nuestro hijo.
  • atala. Los niños y la violencia.
  • atala. Los amigos: el mundo social en expansión de nuestro hijo.
  • atala. El mundo de los sentimientos.
  • atala. Sentimientos difíciles: cómo ayudar a afrontar el miedo, la preocupación y la ira.