Kudeaketa Taldea

gestión_3

Elkartearen helburuak lortzeko beharrezko antolakuntza-egitura, bitarteko dokumentalak eta era guztietako baliabideak eskaintzen ditu talde horrek.

Egitekoak:

1•Elkartearen jarduerak zuzentzea eta ekonomia eta administrazio alorreko kudeaketaz arduratzea.

2•Batzar nagusiak onartutako programa betetzeko hartu beharreko erabakiak hartzea.

3•Bestelako erabakiak hartzea, batzarreko erabakiei jarraiki.

4•Lan-taldeak koordinatzea eta ekimen orokorrak bultzatzea.

5•Batzar nagusia deitzea eta bertan onartzeko aurkeztu beharreko jardueren memoria prestatzea.

6•Urteko kontuak eta balantzeak prestatu eta batzar nagusian aurkeztea, han onartzeko.

7•Pedagogia alorreko esperimentazio- eta berrikuntza-ekimenak bultzatu eta laguntzea.

8•Erakundeekin, berrikuntza pedagogikoan diharduten mugimenduekin, gizarte- eta hezkuntza-erakundeekin… hartu-emanak izatea.

shapeimage_5

Anuncios